Igande arratsaldearekin kantaldi eta dantzaldi bat gozatzeko parada izanen dugu, Lartzabaleko kolegioko gazteak eta Lumendi taldearen kantuekin, eta ondotik Zarena Zarelako taldearen Giz’arte dantza emanaldi bereziarekin. Amikuztarrak badira kolegioko haurretan, Lumendi taldean Pagolarrekin eta Burgaintziren txarangaren musikan dantzatzen dute iparralde osotik bilduak diren dantzariek, barne Burgaintziko zenbait.
Urtarrilaren 21eko igande arratsaldeko 4etan, Aiziritzeko gelan izanen da, eta txartelak salgai dira turismo bulegoan.
Amikuzeko ikastolak antolaturik.
Ezin komenta gehio.