Urriaren 04an, astezken gauez 9etan eta urriaren 06ean, ostirale astiriz 6etan, bi emanalditan ikusten ahalko dugu marrazki bizidun eder hau.
Narfarroa bizirik zikloaren baitan ARGITZE elkartearekin adostu dugu euskarazko filma zenbait pasatzea beren programazioan, gaiari guti edo aski lotuak direnak.
Lehen filma beraz Asisko URMENETAk ondu GARTXOT marrazki biziduna dugu.
Historia :
Gartxot narrazioak XII. mendeko bardo baten bizitza kontatzen digu: Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri…
Ezin komenta gehio.