2025/05/15etik 25era Euskaraldia dugu Euskal herri osoko eremuan. Txapa soinean, Beharriprest eta Ahobiziek 10 egunez ariketa erraldoian parte hartuko dugu lehen hitza euskaraz emanez, edonun eta edonorkekin. Usaien kanbiatzea, inertziak haustea eta eremuak irabazteko bestelako dinamika bat plantatzea da helburua. Aurtengo lemak dion bezala : elkar mugituz, egingo dugu !
Amikuzen bildu gira egitarau baten moldatzeko. Hona zein diren hitzorduak :
05/06ean, Tailerra burrasoentzat, PLAZARAko formatzaileekin, Touzaa etxean, Elorri Garat eta Xan Airerekin.
05/16an, ostiralez :
- 10:30etan, Donapaleuko bisita gidatua euskaraz. Izena eman bezpera arte Donapaleuko turismo bulegoan. Alexandra Larraldek Donapaleuko karrika eta historia deskubriaraziko dizue.
- 18:30etan, EUSKARALDIAren ibilaldi burrunbatsua Donapaleun gaindi : joaldun, zigante, txaranga, kantu, bertso, dantza eta aldarrikapen mezuak. Egin ahala izaitera entseatu behar dugu, umorez eta determinazioz erakuts dezagun hau euskararen herria dela lehenbizi.
- Jarraian, Merkatu estalian, besta eta txapen banaketa : kantu, bertso, dantza, talo eta edateko…
05/17 eta 18an, 15:00tan, Basatiak marrazki biziduna Donapaleuko zineman
05/22an, ostegunez, 20:30etan, Ximinoa eta Olatuak filmak Itziar Leemans egilearekin, Donapaleuko zineman.
05/24an, ibiakoitzez :
- 10:00tan : idazleak mediatekan. Ekaitz Bergaretxe eta Bea Salaberrirekin.
- 18:30etan, Karaoke astiria Luma garagardotegian.
Bestalde, joan den aldian Amikuzeko poloko gisan, Donapaleuko herriko etxeko bilkura itzultzailearekin eginen da Euskaraldi denboran.
Txapen banaketa :
- Amikuzeko irratian, astezken edo ostirale goizez.
- Maiatzaren 16ko bestan, merkatu estalian, 18:30etarik goiti.
Izena eman ahal izan duzu ?
Norbanako ala entitate gisa, maiatzaren 25a arte duzu izena emaiteko. Aldiz izena interneten emana izan behar da txapa berreskuratzeko.
Hemen duzu izena emaiteko sargia :
Ezin komenta gehio.