Jarraitzen dugu Amikuzeko herrien itzulia. Gamue, Donapaleu eta Gabaditik landa, Martxutan izanen gira urriaren 8an, ibiakoitz goizeko 10etan. 1948an, lege batek etxetiargotik afermara pasatzea ahalbidetuko zuen, eta emeki-emeki akldaketa hori, erdi-aroko moldetik modernotasunera doan jauzia obratu zuena Amikuzen, gauzatu zen. Hain emeki non 1975ean datatzen den azken etxetiarra gure lurraldean.
Iraultza hori ulertzeko gakoak ekarriko dauzkigu Jean Claude Mailharinek, xehetasun eta anekdota ainitzekin. Usaia duen bezala, panorama orokorra aurkeztu ondoan, hitzaldiaren herriko egoeran lupa pausatuko du, horgo berriak xehekiago emaiteko.
Konferentzia euskaraz da eta itzulpen automatiko bat segurtatua izanen da nahi dutenentzat.
Ezin komenta gehio.