Burgaintzi dantza taldeak 45 urte ospatzen ditu. Horren kari, OREKAN ikusgarri berria aurkeztuko dizue. Tradizioa eta gaurkotasuna bildurik, musikariek eta dantzariek eramanen zaituztete lau elementuen mundura.
Lehen emanaldia urriaren 29an, larunbatean, izanen da, 20:30etan eta bigarrena, urriaren 30an, igandean, 18:00etan; biak Donapauleko Airetik gelan.
Txartelak gaurtik goiti salgai dira, https://www.helloasso.com/associations/burgaintzi webgunean, 12€-tan helduentzat, eta 5€-tan 12 urtez pekoentzat. Txartelak erosten ahalko dira ere ikusgarriak aitzin.
Ikusgarrien ondotik, ostatu bat idekia izanen da, eta taloak proposatuko dizkizuegu igandean.
Ezin komenta gehio.