BIZKARSORO FILMA, URTARRIL GUZIAN, ZINEMA GUZIETAN
JOSU MARTINEZek bost ataletan osatu du filma hau. Parte batzu agian deia ikusiak dituzu, baina oraingoan osoa ikusteko parada dugu. Gure hizkuntzak eta gure jendeak 20. mende guzian, belaunaldiz-belaunaldi bizi behar izan dituenak ditu kondatzen. Ohargarria da, ofizioko aktoreekin batera, Baigorri aldeko hainbat jendeek parte hartu dutela pelikulan.
Donapaleuko zineman dugu urtarrilaren 13an 6ak30, 16an 8ak30, 18an 8ak30 eta 21ean 6etan.
Ohargarria da filma hunen hedapena Euskal Herri osoan ber egunetan egiten dela, usaian arrazoin baino estakuru gehiagorekin ezinezkoa baita hego eta iparrean batera agertzea. Adibidez, IRATI filma ez dugu hemengo aretoetan oraino ikusia, sekulako arrakasta biltzen ari duen obra delarik alta.
Ezin komenta gehio.