ZABALIK elkarteak jende guzia gomitatzen du, eta berezikiago Auzapez eta herriko etxeetako arduradun guziak gai huntaz solastatzeko, ideia, ohar eta galdoen trukatzeko. Biltzar hau, maiatzaren 23an iganen da, 8ak 30etan, DONAPALEUko herriko etxeko gela berdean.
Bi ekarpen izanen ditugu gaualdi hortan :
– Mattin BAXO, Baxenabarreko euskara teknikariak, azken urteetan, eskoletan, haurzaindegietan, herriko etxeetan, … eraman lan eta aitzinamenduen berri ekarriko dauku.
– Ione JOSIE, euskararen jendarte erakundeen kontseilukoak, berriki iparraldeko 19 herriko etxe gotorrenetan (horietan DONAPALEUn) egin ebaluazio lanaren emaitzak ekarriko dauzkigu mahai gainera. Ohartaraziko ere, batzu besteek hartzen dituzten neurri guzi horiek, batek bere herrian bete balitza, euskararen normalisazio hein egoki batetara hel gintezkela.
Hortik abiatuz, alabaina, debatea libro izanen da, bakotxak nola sendi dituen gauzak, zer ikusten den posible eta bereziki zer den beharrezko giren egoeran, gure hizkuntzaren erabilera aitzinera eremaiteko.
Azken urteetan, hizkuntzaren erabiltzeko kontzientzia azkartzen ari dela iduri luke, sendi da zerbait mugitzen ari dela, edo mugitzen ahal dela. Haatik, gainditu behar den pareta hain da gora, xuta eta lerrosa, nun bakotxa bere xokoan egonez, aise etsi gintezkela. Ondorioz, beharrezko urratsak egin beharrean urrats sinbolikoekin kontentatzeko arriskua bada beti. Funtsean, euskara, hiztunen hizkuntza bezala, hiltzetik baztertzen ez duten urratsak, dolorea eztituz menturaz…
Horrengatik, han hemenka diren borondatedunak, bil gaiten, mintza gaiten, ikus dezagun elgarrekin batzu-besteek zer egiten dugun, nola osa ditzazkegun gure indarrak…
Helburua baita kuraia hartzea eta ezagutzaren sabaia betatzea, egin behar den hortan indarrak emaiteko.
Hurbil zaitezte beraz biltzar publiko huntarat !
Ezin komenta gehio.