Joan den primaderako arrakastak beroturik, hona bigarren parada bat eskainia zauzuela helduden abandoaren 5 eta 12tan, bi ibiakoitz goizez. Interesatuak bazirezte, izena emazue hemendik beretik aste honetan berean (lekuak mugatuak dira). Baina, badakizue zer den eta nori zuzendua den TELP ikastaldi bat ?
Hona 4 elkarte antolatzaileek (ADUR, HAR’EMAN, LAMINOSINE eta ZABALIKek) moldatu duten aurkezpen testoa:
Zer da TELP?
Herrialde Katalanetan sortu tailer bat (Taller per la llengua), katalanaren erabilpen soziala bultzatzeko xedez. Euskal Herrian praktikatzeko, EMUN taldeak egokiturik heldu zaigu, ikas dezagun eta ausart gaitezen euskara erabiltzen egun guziz, goxoki eta normal, ezagunekin ala ez, gure ingurumenean.
Zer ikasten da?
Tresna praktikoak ematen dira, euskaldunok euskaraz mintzatzeko ditugun aurreiritziak eta konplexuak gainditzeko gisan. Adibidez, saltoki batean, lehen hitza euskaraz egitean, ez zaigula deus larririk gertatuko ikasten da: horrela jokatuz, ateak zabaltzen ditugu, eta euskararen beharra baikorki sortzen.
Zergatik barnekaldean?
Guhaur ohar gaitezen toki pribilegiatuan bizi girela: gure xoko gehienetan, ez da zaila euskaraz dakien, edo bederen konprenitzen duen jendea topatzea. Aberastasun horretaz ohartzeko, tresna eraginkorra bezain sinplea da guk euskaraz luza dezagun lehen hitza, jendea berriz usa dadin euskaraz harremantzen.
Eta erdaldunak, zer?
Erdaldunak ere kondutan hartuak dira: horien enpatia lortzeko tresnak ikasten dira tailerrean, estres linguistikoa gaindituz, eta euskaraz aberastera gomitatuz.
Tailerrak nola iragaiten dira?
Psikologia sozialeko aditu batek zenbait mekanismo esplikatzen ditu, sinpleki, praktikoki eta ludikoki: hainbat ariketa konkretu eta jostagarrien bidez ikasten da. Tailerra bi saiotan banatua da (2 aldiz 5 oren), batetik bertzera entseguak egin ditzagun gure egunerokotasunean.
Nori zabalduak dira?
Eguneroko bere harremanetan euskararen eremua hedatu nahi duen nornahiri, euskaldun zahar eta berriari. Mintzapraktikak egun guziz egin nahi dituenari. Eguberriko opariak euskaraz egin nahi dituenari. Euskaraz bizitzeko nahia eta beharra sendi duen jaun, andere eta zirtzilari.
Noiz, nun, zer?
Abenduaren 5ean (lehen saioa) eta 12an (bigarren saioa), 09:00etatik 14:00etara (pintxo-pausa barne!!!)
Izen-emaitearen arabera: edo Donazaharreko Lutxibordan, edo Izurako Haize Berrin.
Prezioa: 20 euro (gehigarri zerbait haurtzaina behar duenari)
Izena eman azaroaren 20a aitzin (toki-kopuru mugatua!!!!): telp.baxenabarre@gmail.com / 0684173796 (Ainize) / 0687412590 (Xan)
Adur, Har’eman, Laminosine eta Zabalik elkarteek antolaturik.
Ezin komenta gehio.