Abendoaren 22an, ibiakoitz arratsean, bertsu afaria antolatua da, Martxutako pesta gelan aurten. Elkarteko sukaldariek afaria tokiko mozkin biologikoz osatuko dute usaian bezala, eta astiriko 7etan abiatuko da aperitifa. Afal ondoan, ez dugu dudatzen Odei Barroso eta Jesus Mari Irazuk ere, bertso naturalak eskainiko dituztela.
Azken urteetan, Amikuzeko herri desberdinetan aldizka, bertso afari hau muntatua da, eta urtez-urte gaualdi zinez alegera eta gozoa igaiten dute hortara hurbiltzen direnek. Eskukulako bertso eskolakoek gaiak prestatuko dituzte, eta afal-ondoko saio ofizialetik landa, nork daki ez direnez hauek ere arituko gauean barna, geldituko direnekin batera, ostatu xokotik…
Afarirako, izenak eman behar dira, hemendik beretik mezuz igorriz, edo Pettani deituz : 06 81 51 96 83.
Hemen beherean, Odei Barroso eta Jesus Mari Irazu kantari diren bi bertsoaldi ezarri ditugu, baten eta bestearen trebeziaren jasta gisa.
Ezin komenta gehio.