Antzerki munduan Federico Garcia Lorcaren « La casa de Bernarda Alba » ezaguna da : alarguntsa bat bere bost alabekin borrokan, giro ilun batean, autoritatea libertate nahiaren kontra.
ZURRIOLAko Antzerki Eskolak bertsio bat egina du bere maneran, « Bernarda klownaren etxea » deitu duena, ironia, irria eta alegrantziaz desformatuz obra originala.
Huna beren hitzetan nola aurkezten duten obra hau :
« Bernarda Albaren Etxearen, klown estiloan landutako bertsio bat da. Pertsonaiek bere esentzia gordetzen dute, baina klownaren eraginengatik, disparatzen dira, handitzen dira, erotzen dira, eta muntai alai eta dibertigarri bat osatzen dute ».
Zuzendaritza : Joxerra Fachado
Taldea : Zurriola antzerki eskolako LAGA taldea
Emanaldiaren eguna : 2014ko azaroaren 29an, ibiakoitz arratseko 8ak 30etan Altzumartako pesten gela berotuan
Zurriolako Antzerki Eskola (ZAE) Donostiako Zurriola ikastolan kokatua da. Haur adin guziek antzerkia jastatzen dute Joxerra Fachado irakaslearen lan ikaragarriari esker. Astiritan aldiz, burrasoak dira taulagainera hurbiltzen eta lau taldetan prestatzen dituzte antzerkiak. Altzumartara hurbiltzen den taldea astelehen astirietakoa da, eta umore goxoz, klownen maneran bi irri eginaraziko dizkigute.
Ttikitatik antzerkia barruan duen talde bat dator Amikuzera, Zurriola ikastolan antzerkia oinarri bat baita haurren hezkuntzan. Zortzi urteetatik goiti matematika eta ingelesaren mailan dagoen ikasgaia da antzerkia. Mimotik hasita, urtero antzezpenaren arlo desberdin bat lantzen dute, aktore dohaiek pertsona mailan ere garapen bat bultzatzen dutelako. Filosofia horren adierazle nagusiak datoz txanda honetan, esperientzia gehien dutenen taldea, guraso eta ikastolako irakasleez osatua. Clownak bihotzetik hitz egiten du eta horretarako zer da egokiago drama haundi bat baino! Bernarda Albaren etxean ez da berri onen sasoia, baina clown baten ikuspuntutik begiratuta gauza guztiak hankaz gora jar daitezke. Zer gertatuko da hainbeste emakume clownekin? Drama izanen da, komedia edo intriga? Batek daki! Argi dagoena da ikusi beharreko istorioa izanen dela.
Ikus ZAEko webgunea hemen. Hortik barna promenatuz, sekulako perlak atzemanen dituzue.
Ezin komenta gehio.