Duela 8 aste, buruilaren 1an hain xuxen, 82 haurrek ikastolako bidea hartu zuten. Aurten 50 bat familiek osatzen dute Amikuzeko ikastola.
Aitzineko ikasturtean, lau egun eterdiren erreformaren bidea segitzea erabaki zen, ikastoletan eta Seaskaren baitan gogoeta eraman ondoan.
Geroztik beraz, ikastolako haurrek 4,5-ko asteak dituzte astelehen, asteart, asteazken goiz, ostegun eta ostiralez.
Beren egunak kurtsoak eta atelierren artean antolatzen dira. Hala nola, ikastolak aktibitate desberdinak plantan ezarri ditu, bere ahalen arabera eta bolondres frangori esker : kirola, orientazioa, arte plastikoa, yoga, sukaldaritza, espainola… eskaintza zabala dute ikastolako ikasleek. Burrasoek ere erritmo berri huni egokitu behar izan dute.
Orain, omiasenduko bi aste bakantzak preziaturik, indar berriturik itzuli dira denak.
Berriz ere eskertzen ditugu
beren denbora ikastolari eskaintzen duten laguntzaileeri, haieri esker baititugu atelier aberatsak plantan ezarri.
Ezin komenta gehio.