Aitzineko bi urteetan Korrikleta egin bada, aurten formato desberdineko pesta eskainia izan zauku. Konpetizione izpiritua utzirik, ibilaldi soilak proposatu dira, Behaskaneko lakuaren inguruan, izan oinez ala bizikletan.
Goizeko 8ak 30etan emana zitzaukun hitzordua, aldi berean kafe bero baten edateko eta bestalde bakotxak bere parte hartzea ordaintzeko (oinez 7€ eta bizikletan 9€). Haurrentzat, animazio, bizikleta ibilaldi eta joko hantuak izan dira hor berean goiz guzian barna.
Oinezkako ibilaldiak 12 km egin ditu eta Larribarre, Lohitzune eta Berruetako kaskoetan ibilarazi gaitu (ikus planoa).
Bizikletaz bi ibilaldi badira hautura :
– 23 kilometrakoa 700 metroko desnibelarekin,
– 38 kilometrakoa, 1070 metroko desnibelarekin.
Bide erdi, askaria eskainia izan da deneri (ikus planoa).
Parte hartze ederra izan da, oinezkako 104 parte hartzaile izan baitira eta txirrindulan 100 xuxen. Aroak ere ederki lagundu gaitu egia erran.
Aintzirarat itzultzean, besta ez zen fini, hasten baizik. Aperitifa, ostatua eta taloak bagenituen estomaken betatzeko, eta kantu, dantza eta omore ona izpirituen arintzeko.
Amikuzeko ikastola eta Zabalik elkarteak juntatu dira egun horren antolatzeko.
Ezin komenta gehio.