Azaroraren 24an, ibiakoitz arratsez Aldaka gaztetxearen berriz abiatzearen gaualdia izanen da. Kontzertuko taldeak hauek izanen dira : Agus Craic (Amikuztar rock), Torheit (Suhuskundar metal) eta Xiberoots (Xiberotar reggae).
Bezperan, azaroaren 23an, Euskaraldiaren tailer-aperitifa iganen da Amikuzeko euskalgintzak antolatua gaztetxeko ekipa berriarekin.
Belaunaldi aldaketetan gerta liteke erreleboa ez hor izatea borta gibelean prest jarraipena segidan hartzeko. Gainera, barne gogetarako ere, denbora bat behar izaten da berriz abiatu aitzin lanpa peko argitan. Hara nola, loaldi baten ondotik, ekipa berri bat agertu eta uzten zuen taldearekin batera lokalaren menaia egin zutela argazkitan ikusten den bezala. Geroztik, gaztetxea irekia izan da migranteendako arropa eta pusken emaitzen bilgune gisa. Eta orain, beren eginkizun naturalera itzultzen zaizkigu kontzertu bat antolatuz.
Loalditik landa, loraldi eder eta aberats bat opa diegu deneri, bai aitzineko belaunaldiari, eskerrak emanez beren ekarpenarendako Amikuzeko bizitzan, bai eta gaurkoari, beren asmo eta ametsen obratzeko tresna baliagarria izan dakien Donapaleuko gaztetxea.
Aintzina beti !
Ezin komenta gehio.