Aurtengo Atarratzeko pastoralako suieta izanki, huna hemen bere biziari buruzko lekukotasun zenbait, hurbileko lagunen ahotik. 2012ko otsailaren 16an igan zen gaualdiaren bideoa duzu hemen. « Joan, makurtu edo ihardoki » eman genion titulua. Mendiko laborarien eta modernitateak ahantzien iratzargailu nekaezina izan zen Jean PITRAU (1929-1975), Johañe bere hurbilekoentzat.
Gehiago jakiteko, joan zintezke ARGIAko gune huntara, zointan Pello ZUBIRIAk 30 orrialdeko erreportai xehea osatu zuen LARRUN aldizkariko 162. zenbakian.
Bideoko gaualdiaren aurkezpena :
Auxtin Errotabeherek frantsesez agertu liburuaren karietara (La révolte des
montagnards – Elkar), Jean PITRAU Atharraztarra, 1960-1970ean zohitu
belaunaldikoen memoria zokotik ahomihitara jalgi da berriz. Berriz diogu, ezen Jean Pitrau ezagutu edo bere ideia edo ekintzen influentzia bizi izan duenak, maiz aipatuko baitizu gizona edozoin solasen erdian. 1929an sortua, oraino gazte zela zendu zen 1975ean. Bizi untsa betea izan
zuen mendiko laborari eta sindikalistak.
Gaztetarik, bere engaiamendu sindikalen bidez, sortzen ari zen garapen eta
modernisazio aroak mendialdeko jendea baztertzen zuela ohartu zen. Mendialdeko inkesta deituko denaren bidez, mendiko laborari belaunaldi oso bat formakuntzaren eta auto-antolakuntzaren bidean emaiten
laguntzen du. 1967ko Eretako lurrikararen ondotik, desmasien konpontzeko, bideen sortzeko eta etsesisak dorpeki hunkiak dituenen laguntzeko, bolondresen uholde bat antolatuko du. Ondotik laguntza-molde
berdinean jarraikiko du intsumisoak eta kontzientzi-eragozleak ekarraraziz
mendialdera etxalde ttipietan eskukaldi emaitera. Erran gabe doa, bere hautuen erradikaltasunak, eta xumeen aldeko bihurgune gabeko bere hautuek, ez zituztela denek begi onez ikusten, ez eta konprenitzen. Engaimendu argi eta osoa, izpiritu kritiko xorrotx eta harrigarria, horra
gizonaren alderdi zonbait. Hauen eta gehiagoren berri izanen ditugu, bere
bidelagun izan diren bost lagunen lekukotasunekin.
Ezin komenta gehio.