Soziolinguistika klusterrak bost urtetik behin antolatzen duen « Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. Euskal Herria, 2026 » egingo da urria-azaroa bitartean.
Jende anitzek eman du Iparraldean izena iadanik, baina oraindik zulotxoak dauzkagu lurralde guzia estaltzeko.
ZER DA, BADA, NEURTZAILE IZATEA?
- Neurtzaileak hautatuko dugun herri batera joan behar du eta egun zehatzetan ( astean 3 aldiz 2 orenez) beha egonen da zenbat jendek euskaraz egiten duten beren artean. Orotara 5 astez egin beharrekoa da.
- Ondorioz egitekoa da Euskararen presentzia erregistratzea aplikazio baten bidez.
- Hitzarmen bidezko lansaria segurtatua da, bai eta bidesariak ordainduak.
Proposamen hau zure interesekoa bada: eman ezazu izena ondoko estekan: https://erabili. liberaforms.org/neurtzaileak.
Partekatu ingurukoekin ere, honetan interesik balute.
Ezin komenta gehio.