3000 biztanle pasatzen denean, agian urbanitatez mintzatzen ahal gira baserri mundu huntan (27 herri izan behar 10000 jendeetara heltzeko!).
Hasteko Amikuzeko ikastolak jauzia egin du eta aitzineko urteetan antolatzen zuen lasterketari larruberritze bat eman dio, eta ber punpian, erran bezala, Donapaleuri !
Ekainaren 6eko arratsaldeko 5etan abiatuko dira hainbat lasterketa Donapaleuko Airetik gelatik. Han eginen dira abiatze, heltze eta animazio guziak.
Lasterketak hauek dira, denak hirian barna : 10 km bakarrik, 5 km biek aldizkatuz, eta haurren lasterketa. Sari ederrak badira irabazteko, horietan lehena, Iratiko etxoletan egonaldia.
Sari ematea 7etan begistatua da, eta handik aitzina pesta irekia da : Mutturfinen burgerrak jangai izanen dira Koxegi taldearen musika biziak lagun !
Hurbil urban trailera !
Ezin komenta gehio.