Jiten den ekainaren 4an, ostegun astiriko Donapaleuko Bideak gunean, labetik aterako dute EHZ festibalaren 30 urteetako ibilbidea biltzen duen liburua.
Lekukotasun eta elkarrizketaz antolatua da gaualdia eta ondotik pintxo batzu partekatzeko gomita igorri daukute.
Denbora berean, aurtengo programazioaren berriak tantaz-tanta agertzen dituzte eta orain hilabete eskas denean, lantxandetarako deiak ere luzatzen dituzte.
Lehen hitzordua, ekainaren 13an, ibiakoitz egun osoan antolatua den xitxuketa auzolana dugu (hitzordua Arberatzeko plazan goizeko 9etan kafeko). Hainbat lan desberdin izaten dira egiteko, gako bat, trukesak edo marteilu bat eskutan, pintzelak, haixturrak eta orratz eta ditariak barne.
Festibala memento ederra da, beroa eta emozioz betea, baina aitzineko talde lan horiek ez dira gutiestekoak, ondorio berdinekoak baitira eta bizipen positiboz blaituak.
Festibaleko programazioarentzat, jo EHZko webgunera : www.ehz.eus
Ezin komenta gehio.