Amesten duzun guzia eta oraino amesten ez duzuna ere, hor aurkituko duzu…
Urte undarreko oparien pasta segurra !
Salmahainen xehetasunak Amikuzeko ikastolako fezbuk gunean : https://www.facebook.com/Ikastolak50/
Airetik gelan, goizeko 10etarik arratsaldeko 6ak arte. Edateko eta jateko izanen da ere.
2026ko Herri urratsen arropak
2026-eko Herri Urrats deia prestatzen ari da, Maiatzaren 10an izanen da (atxiki data!) . Aterako den etekina Donapaulen eraikiko den lizeo berriarendako izanen da. Aurten ere arropa talde manaketa proposatzen dautzuegu. Manaketak Azaroaren 16a arte egiten ahal dira, ordainketa txekez Amikuzeko ikastolaren izenean edo xehez eusko/eurotan egiten ahal duzue.
Manaketendako ikus eskaintza Amikuzeko ikastolako facebook gunean.
Orroitarazten dugu talde manaketaren emaitzaren %20 gure ikastolarentzat dela, beraz ez duda zuen inguruan zabaltzea, familian, lanean, lagunen artean…zuen Whatsapp taldetan ere!!
Geroa elgarrekin eraiki dezagun Amikuzen!

Izai salmenta Integrazio Batzordearen alde
Nun manatu ?
https://integrazio-batzordea.eus/boutique/
Azaroaren 12tik 24a arte
Izaiak Ariège eskualdean ekoiztuak biologikoan.

Bi jantzi salmenta eginen ditugu :
- Eguberriko merkatuan : azaroaren 29an, larunbatarekin, 10etatik 18etara, Airetik Salan.
- Gure gau eskolan : abenduaren 1, 3 eta 4an, 15etatik 18etara, Gambetta karrikan, 36.ean.
Kataloga Korrikaren webgunean ikusgai : https://www.denda.korrika.eus/eu/
Amikuzeko Gau eskolaren berri :
Ikasturte berria ongi abiatu da Amikuzeko Gau Eskolan. 94 ikaslek kurtsoak segitzen dituzte, 12 taldetan banatuak eta zortzi irakaslek kurtsoak ematen dituzte.
Dakizuen bezala, Bernat Etxeparek idatzi euskarazko lehen liburu inprimatua —Linguae Vasconum Primitiae— Baionako Euskal Museoan erakusgai da. Hori dela eta, ikasleekin barne animazio bat abenduko antolatzen ari gira. Liburuaren aurkezpena euskaraz izanen dugu. Ondotik, museoaren bisita eginen dugu.
Hona hemen liburu famatu honen argazkia.



Ezin komenta gehio.