Haurtzain euskaldun bakarra da gaur Amikuzen, eta erretretara badoa!
Aitamek euskaraz hazi nahi badute beren haurra, jakina da ez dela bakarrik eskolaren afera izaiten ahal. Eta sortu ondoko lehen urteetan ikasia, sekulako abantaila izanen duela mununak ondoko urteetan xutik abiatzeko euskararen oihanean barna…
Haurtzain euskaldunen beharra ikusirik Amikuzen, bilkura publikoa, Abendoaren 2an, 7etan, Touzaa etxean antolatu zen.
20 lagun bildu ziren, pario berri hau eginahala fite obratzeko xedearekin.
Haurtzain etxe euskaldunaren xede baten sortzeko argitasunak ekarri zizkiguten KONKOLOTX elkarteko eta KULUNKA Irulegiko haurtzain etxe sortu berriko kideek.
Solasaldiaren ondotik hor zirenek, ikusirik beharrordua hor dela eta haurtzain etxe baten sortzea dela egokiena, lantalde bat sortu da eta urtarriletik aitzina lanean hasiko da.
Bere egitekoa izanen da, besteak beste :
- lokal egoki baten atzemaitea
- abiatzeko behar den materialaren eta egokitzapenen finantzamendua atzemaitea
- haurren zaintzaleak aurkitzea eta laguntzea haurtzain etxearen proiektua eta funtzionamenduaren sortzen
Zu ere xede honen laguntzeko prest bazira, ideia edo proposamen batzu ekarriz adibidez, berdin lantaldean sartuz, aski duzu Zabalik elkarteari jakinaraztea zure eskaintzaren jakinarazteko.
Lantaldearen lehen bilkura urtarrilaren 20an eginen da.

Ezin komenta gehio.