UZTAIL UNDARRA
BESTA DANTZA ETA OLDARRA
Uztail 14 huntan, Euskal Herrian Euskarazek deiturik hainbat talde eta lagunek dei bat luzatu dute gure hizkuntzari lehentasuna zor zaiola erraiteko.
Sinbolikoki jiten den igandean, uztailaren 20ean, iparraldeko hiru tokitan Zazpi jauziak dantzatuko dira aldarrikapena kantuz entzunarazteko.
Guretzat, Donapaleuko besten eguerdian izanen da, igandean, uztailaren 20ean, goizeko 11etan herriko etxe parean.
GELDI EUSKARA BIGARREN MAILAKO HIZKUNTZA BEZALA TRATATZEA
LEHENTASUNEZ EUSKARAZ ORAIN !
ZAZPI JAUZIAK EUSKARAREN ALDE
Araban euskaraz bizi nahi dugu, baina legeak zapaltzen gaitu.
Euskarak jauzia egin behar du, bigarren mailatik lehenera.
“Euskara jalgi plazara eta mundura”, dantza euskaraz (e)ta euskararen alde.
Zazpi jauziak justizia gauzatzeko, zazpiek jauzi askatasunerako.
Bat
…
EHEren deialdia :
Agur,
Ekainaren 26an Euskal Museoko zuzendaritzarekin bilkura bat ukan ginuen, museoan lehentasunez euskaraz ari daitezen eskatzeko. Buruilean gure eskaerari erantzuna emanen diote.
Gure helburua, Euskal Museoa eta Euskal Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziak lehentasunez euskaraz aritzea da.
Euskal Museoak ondoko urteetan adarrak irekiko ditu Maulen Ondarearen Etxean eta Donapaleun Bideak gunean, eta 2028-2030 urteen artean Baionako egoitza haundituko du. Parada ezin hobea du euskararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egiteko.
Bestalde, frantses Estatuak, ekainaren 26ko Euskal Erakunde Publikoaren biltzar nagusian, EEPri diru ekarpen oso oso eskasa eginez, euskara zapaltzen segitzen duela agerian utzi du.
Gauzak hola, euskara zapaldua dela salatzeko eta erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziek beren hizkuntza politiketan euskararen alde jauziak egin ditzatela eskatzeko, uztailaren 20an, igandez, goizeko hamaiketan, Maulen (Ondarearen Etxe aitzinean), Donapaleun (Herriko Etxe aitzinean) eta Baionan (Euskal Museo aitzinean) elgarretaratzeak egingo ditugu eta Jauziak dantzatuko ditugu. Jauzi horien artean bat berezia izango da, Zazpi Jauziak, kantatuz dantzatuko dugulako (loturik doaz hitzak).
Hemen doaz uztailaren 20ko elgarretaratzeetarako deialdiarekin bat egiten duten kultur arloko hainbat euskaltzaleen izenak: Ainize Madariaga, Allande Etxart, Amaiur Epher, Amets Arzallus, Anne Marie Lagarde, Doriane Billard, Ekhi Lambert, Eñaut Aramendi, Galtxetaburu, Haira Aizpurua Ibargarai, Iulen Guiresse, Jean Bordaxar, Jean Claude Malharin, Joanes Etxebarria, Koldo Rodriguez, Maddi Zubeldia, Maia Iribarne Olhagarai, Maika Etxekopar, Manex Fuchs, Mattin Irigoien, Miren Artetxe Sarasola, Mirentxu eta Jean-Marie Oihanartia, Mixel Etxekopar, Nahia Etxeberri Lopepe, Odei Barroso, Pantxika Urruty, Pantxix Bidart, Patxi Iriart, Paxkal Irigoien, Peio Berterretxe, Sustrai Colina, Txomin Urriza, Xabi Etxeberri Itzaina, Xan Berterretxe eta Ximun Fuchs.
Hemen doaz uztailaren 20ko elgarretaratzeetarako deialdiarekin bat egiten duten hainbat talde euskaltzaleen izenak: Aldaka Gaztetxea (Amikuze), Artetxea (Isturitze), Baipelletenia (Larzabale), Baltsan Elkartea (Ziburu), Barnekaldeko Irakurleen Kluba (Oztibarre), Basaizea (Baigorri), Biltxoko (Baiona), Enbata Gaztetxea (Hendaia), Epaiska (Baiona), Kilika Gaztetxea (Azkaine), Ttattola Gaztetxea (Hazparne), U14, Xiberoko Gau Eskola, Zabalik (Amikuze) eta Zizpa Gaztetxea (Baiona).
eta oro har euskaltzale guziak elgarretaratze hauekin bat egitera gomitatzen ditugu.
Euskaltzaleak elgarretaratze hauetara deitzeko, uztailaren 14n, astelehenez, goizeko 11:00etan, Donapaleuko Touzaa etxean (Gibraltar etorbidea 55) prentsaurreko bat emanen dugu. Azpian doa prentsaurrekoan zabalduko dugun agiria.
Zuen taldeak elgarretaratze hauekin bat egiten duenez eta uztailaren 14ko prentsaurrekora taldeko ordezkaritza bat etorriko denez jakin nahi ginuke.
Har itzazue gure agur euskaltzaleak.
Euskal Herrian Euskaraz
2025eko uztailaren 3an
Geldi euskara zapaltzea !
Geldi euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzea !
Lehentasunez euskaraz orain !
Euskal Herrian, euskara hainbatetan ukatua da edo bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua da, hots euskaldunak zapalduak gira.
Ondorioz, zortzi herritarretatik bakarrik batek euskaraz hitz egiten du, eta Ipar Euskal Herrian euskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da. Egoera horretan euskararen erabilpena oso eskasa izaten edo apaltzen segituko da.
Euskara larrialdian da beraz, eta ongi izatera pasatzeko, euskararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egin behar dira.
Horiek hola, oraindik egiten ez duten Euskal Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziei lehentasunez euskaraz aritzea eskatzen diegu, erran nahi baita bi jauzi egitea eskatzen diegula: lehenik euskaraz aritzea eta gehienik euskaraz aritzea.
Euskal Museoak bere 100 urteak ospatzen ditu. Bertan euskara oraindik bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua dela ikustea oso mingarria zaigu. Euskal Museoak bere bigarren mendea lehentasunez euskaraz arituz egitea eskatzen dugu. Ondoko urteetan Euskal Museoak Maulen eta Donapaleun adarrak irekiko dituenez, eta Baionako erakustokia haundituko duenez, bi jauzi horiek egiteko parada ezin hobea du.
Parada ona zuen ere frantses Estatuak ekainaren 26ko Euskal Erakunde Publikoaren biltzar nagusian euskararen alde jauzia egiteko, baina aurkakoa egin du, atzera egin du, EEPri diru ekarpen oso oso eskasa eginez, euskara zapaltzen segitzen duela agerian utziz.
Gauzak hola, euskara zapaldua dela salatzeko eta erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziek beren hizkuntza politiketan euskararen alde jauziak egin ditzatela eskatzeko, uztailaren 20an, igandez, goizeko hamaiketan, Maulen (Ondarearen Etxe aitzinean), Donapaleun (Herriko Etxe aitzinean) eta Baionan (Euskal Museo aitzinean) elgarretaratzeak egingo ditugu eta Jauziak dantzatuko ditugu. Jauzi horien artean bat berezia izango da, Zazpi Jauziak, kantatuz dantzatuko dugulako (loturik doaz hitzak).
Euskaltzale guziak elgarretaratze hauetara gomitatzen ditugu.
Euskal Herrian Euskaraz
2025eko uztailaren 14an
Ezin komenta gehio.