Donapaleuko bestak ezin hobeki hasteko, ohituak giren bezala, Muskuilu-Patata jatea proposatzen du ikastolak. Ondotik sekulako kontzertu beroa izanen da ALDAKA gaztetxean Goliath, Kuma no motor eta Ilunabarra taldeekin.
Ostiral arratsean, uztailaren 18an, Amikuzeko ikastolak bere usaiako gaualdia antolatzen du merkatu estalian. 20.00- orenetarik goiti, « Muskuilu-Patata » afaria zerbitzatua izanen da. Apairua : 13 € helduentzat eta 6 € haurrentzat (gasna eta deserta barne). Tziauzte memento goxo baten pasatzera.
Gaualdia segitzeko, hitzordu nagusia, Aldaka gaztetxean izanen da. Hiru taldeen emanaldiak proposatuak izanen zauzkizue, iparraldeko bazter guzietarik jinen diren taldeekin!!!
GOLIATH
Goliath-ek bere lehen kontzertuetarik bat Aldakan emanen dauku. Armendaritzeko bakarlariak, bere konposizio eta kantu arrahartzeak proposatuko dauzkigu, gitarra eta beste hameka tresna desberdinekin… Ikustekoa!!
KUMA NO MOTOR
Kuma No Motor, 2011an Baionan sortu den Punk-Hardcore taldea da. Beren musika 80 hamarkadako amerikar punk-hardcore, suediar d-beat, eta euskaldun punk erradikalaren nahasketa bat bezala ikusten edo entzuten ahal da. Dudarik gabe, zuzenean entzuteko musika!!!
Entzun hemen lehen jasta bat : http://kumanomotor.com/
ILUNABARRA
Garaziko hirukote gaztea, lehen aldikotz Amikuzera hurbiltzen zaigu, beren rock soinu bereziaren gozaraztea… Aurtengo Iparraldeko Konpilazioan sartzeko hautatua izan da taldea ; iparraldeko eszena guzietan, beren gainen kondatu beharko dugularen froga!!
Aitzin jasta hemen : https://www.facebook.com/ilunabarra
Zer behar da gehiago, besta plantan egiteko ? Zure presentzia bistan dena !
Ezin komenta gehio.