Nola ezar euskara gal-bidean, ahal-bidean, zabal-bidean ?
Horra hizlariak gaualdiari eman zion titulua. Erranez bezala, gure maneretan hiruak egiteko gaitasuna baginuela, eta egiteko molde horiek zituela galdezkatzen.
40 bat lagun bildu ziren ikastolan maiatzaren 16ko astirian. Hitzaldi hau EHZk antolatua zen, Amikuzeko egoera hurbilagotik ezagutzeko asmoz. Beste bat izanen da Etxetiargoaz J Claude MAILHARINen eskutik ondoko egunetan.
Mattinek aurkeztu zuen azken 15 urteetako bere lekukotza euskalgintzaren indartzeko Amikuzen eraman urratsetan. Barne ezartzen ditu Libertimenduaren esperientzia Kitzikazank elkartearekin eramana, bai eta Zabalik elkarteak euskara elkarte labela hartuz eraman estrategia lurraldeko euskalgintzaren saretzean eta euskaldunen komunitatea biltzeko lanean.
Ekintzen zerrenda bat baino gehiago bere ikuspuntuaren zainak eta erroak zein diren agertu zituen, analisia xorrotxa eskainiz gaurko egoerari eta azken mende erdiak ezagutu mugimendueri buruz.
Bere finkagiak zein diren agertu zituen, hainbat soziolinguisten ekarpenak gogora ekarriz eta laneko metodologia baten proposamena eginez bukaeran.
Pausa bat egiteko parada izan dugu, bizikletatik jausteko, ikusteko gisan nola pedalatzen (ahal) ginuen.
Hemen duzu bideoa nahieran behatzeko.
Ezin komenta gehio.