Ikastolaren 50 urteen ospatzen segitzeko antolatu ginuen Kabaret Gaua, ezin hobeki joan da.
Hor zirenentzat behintzat, zonbaitzu azken bultan motibatu eta lekurik gabe gelditu baitira.
Eta bai! Amenduze Unasoko gela ttipi gelditu da, tanpez bete baitzuten 150 ikus-entzule eta partehartzaileek.
Gaualdia xoragarria izan da, Gozo Gose ekipak prestatu pintxoek baita artisten performantziek, behin baino gehiagotan mututu baitute publikoa.
Gaualdiaren oroitzapen gisa, huna gaualdian hartu argazki sorta bat.
Ezin komenta gehio.