Urtero bezala, sasoina jina da izena gau eskolan emaiteko. Argazkiak umorez erakusten du euskara ikasten den hizkuntza bat dela. Hutsak egitea ikasten duenaren dohaina da, egin behar ditu aitzinatu nahi badu ! Edozoin gisaz, ez mintzatzea baino interesgarriago da hutsak eginez entseatzea. Eta norbaitek grimasa egiten badizu, erraiozu berak ez badu hutsik egiten, ez duelako biziki arriskatzen izanen dela ;o)
Biba gau eskoletako ikasleak, zuen beharra badugu, sekulan baino gehiago. Eta zu, euskara dakizun hori, ez zinuke joan nahi gau-eskolara erakasle ? Xekatzen dituzte, eta laguntza osoa ekartzen dute : ikas materiala, aholkuak, lehen urratsetako laguntza, … Domaia liteke batzuk ikasi nahi, eta ezin, ez delakotz euskara dakienik haier erakusteko ! Arriskuak partekatzeko eginak dira ez ?
Ezin komenta gehio.