Negua joan da aurten ere, eta Libertimenduz ongi ospatu da, Makeatik hasirik, pasa Iruñatik, Donapaleu eta azkenik Urepelen. Santibateak gehiago lekutan ospatu dira, Donibane Garazi eta Irisarrin bezala.
Pesta egiteko molde bat, irri egitekoa, gure buruaz eta besteetaz, gauza bera baita undarrean, finkatzen ari da, hinki-hanka, bere esperimentu, kausitze eta hutsegiteekin. Abian den errota bezala da, bidea ere bidea eginez deskubritzen duena, eta interesgarriena orain, toki desberdinetarik, egoera desberdinetan, mainuan sartzera ausartzen diren jendeekin, egiteko molde batzu marrazten direla, hain berdinak eta hain diferentak aldi berean.
Negu beltzak milaka aurpegi baditu, sasoinaz bestalde, izan bakoitzaren bizi uneari doakiona ala izan gure herriak bizi duena azken mende honetan… Eta neguak ez digu kentzen pesta egiteko aski hats badugula, bere beltzean ere gozatzeko izpirituen eta gorputzen barneko argia !
Ezin komenta gehio.