Badira tokiko prentsan agertzen ez diren berriak. Alta Amikuzeko eskola elebidun eta ikastolako haur guziek horren berri izan dute…
Urteko egun laburrenean, abendoaren 22an Olentzero jin zaigu bisitan Amikuzera. Aitzinetik jakinean ziren Amikuzeko ikastolan, eta goizetik bazterrak pil pilean ziren…
Ttipienak Jenofa O. eta Eztitxuren gelan jaunzten ari ziren artean, haundienak Jenofa A. eta buraso zenbaitekin prestatzen ari ziren bestalde.
Azkenean, abiatu dira merkaturat buruz, ttipienak autobusez eta haundiak oinez. Haundiak, bidean gelditu dira bazterren alaitzeko beren kantuekin. Zahar-etxean geldialdi goxo bat egin dute lehenik, hango egoilierrekin momentu pollit bat partekatuz eta kantu zenbait emanez elgarrekin. Donapaleuko turismo bulego aintzinean ere gelditu dira beste batzu karrikan kantatzeko.
Merkatu estaliko plazan elkartu dira haundi eta ttipiak. Ikastolako ikasle eta Amikuzeko gela elebidunetako haurrek han elgar aurkitu dute eta Olentzero eta Mari Domingirekin elkartu dira. Han denek elgarrekin kantu zenbait eman dituzte, musikari zenbait hor ziren aurten haien laguntzeko. Usaiako ostiral goizeko merkatuak bazuen besta giro bat abendoaren 22an ! Ondotik, ikastolako burasoek xokolatesne bat prestatu zuten eta haurrek gogotik hartu, ez baitzen bero abendoko goiz hartan !
Irakasle eta andereñoek beren ikasleak berriz beren eskoletara bildu dituzte goiz ondarreko.
Olentzero eta Mari Domingik, ikastolara itzuliño bat egin dute aratsaldean, haur eta andereñoen plazerrerako ! Beren saskia ongi horniturik jinak ziren ! Izan dira joko eta jostailu ttipientzat, eta ikastolako geletako edo kanpoko jokoak haundienendako. Kantu eta atsalaskaria partekatu ondoan, bakoitzak bere bidea hartu du, haur eta andereñoek etxekoa, 2 asteko opor bezpera hartan eta Olentzerok oihanekoa, eta bazuen segur egiteko Eguberri bezpera hartan !
Ezin komenta gehio.