Behaskaneko lakutik abiatuz, 4 ibilaldi moten artean hautatzen ahalko duzue helduden igande goizean barna. Abiatzea bezala, heltzea ere lakuan eginen da, bukle bat egin ondoan Lohitzune eta Berrueta gainetan, besteak beste. Heltzean, ostatua idekia izanen da eta haurrentzat joko puzgarriak zain. Han berean bazkaltzen ahalko da eta kantu-orriak izanen dira ere, zuhaitzen itzalean zintzurrak berotu-arau edo bularrak hantu-doi, doinu eta kantu alai batzuen gogotik ixurtzeko.
Gauza seriosetan, izen emaiteak goizeko 7etarik aitzina hartuko dira bizikletazkoendako eta 8etan oinezkakoendako. Kafea edanik, multxo bakoitza bat bestearen ondotik abiatzen ahalko da :
– 35 kilometrokoa bizikletan, 1000 m desnibeletan, 9€ko parte hartzearekin,
– 23 km bizikletan, 700 m desnibeletan, 9€ko parte hartzearekin,
– haur eta gazteentzat, birazka, oinez eta bizikletan lakuaren itzuli bedera edo bina, 5€ko parte hartzearekin (kirol lizentzia edo mediku agiri bat ekarri behar da haatik),
– 12 km oinez, bakoitzak bere urratsean, 7€ko parte hartzearekin.
Ibilbideak markatuak izanen dira, eta askariak han-hemenka banatuak ibilaldi bakotxarentzat. Oinezkakoentzat, jaz ikusi ginuen batzuk konpetizio urratsean egiteko ideia badute, beste batzuk promenada hori bazterren ezagutzeko eta batzu besteekin solasean aritzeko baliatzen dutela. Biak posible izanen dira aurten ere. Euskaraz prefosta!
Ezin komenta gehio.