Hizkuntza armairutik atera: Gemma Sanguines, TELP tailerren sortzailea, gurekin!
Badu orai bi urte Baxenabarreko euskara elkarteak TELP tailerrak eskaintzen hasi zirela: lehen hitza euskaraz botatzen ausartzeko ikastaro askatzailea, konplexuak hankaz gora igorriz, eta gure hizkuntzaren erabilpenaren zama partekatzen ikasiz, aldeko espazioak eta jarrerak irabazteko. 50 lagunek parte hartua dute jadanik.
Euskararen Urtaroaren karietara, TELP tailer horien sortzailea, Gemma Sangines, ekarrarazten dugu urriaren 21ean, ostiralez, 20:30etatik goiti Donazaharreko Lutxibordan.
Parada ederra beraz, hainbat gaien ingurinan katzakan artzeko:
-
TELP tailerrak Herrialde Katalanetan zergatik eta nola sortu zituzten Gemma Sanginesek eta Ferran Suayk, biak psikologia sozialean adituak izanki
-
Hizkuntza minorizatua ofiziala izanik edo ez, edo hizkuntza minorizatuen aldeko politiketan ere, zergatik holako tailerren beharra baden jendea armairutik ateratzeko
-
TELP tailerra bizi izan dutenen artean, zer izan den geroztik bakotxaren ibilbidea: goxo, neke, ala biak, hiztun gisa, kontsumitzaile gisa, lankide gisa, elkartekide gisa, lagun gisa, auzo gisa, buraso gisa, amoros gisa…
-
Esperientzia partekatze horretarik abiatuz, oraino zailak zaizkigun egoerak kondutan hartu, iruditaku, eta Gemmak bere aholkuak zirtoan emanen ditu!
TELPa egina izan edo ez izan, deneri zabaldua den gaualdia da , euskaraz ausartzeko eta irauteko ahalaz beti!
Irakur hemen Gemma Sanguinesen elkarrizketa bat Ipar EHko Hitzan.
Ezin komenta gehio.