« Zad-a bizi dutenen ahotik » 6 lekukoen bizipen eta ikuspegietarik txirikordatu kondaira dugu liburu betean. Nola antolatu/antolatzen dira 150 eta 300 jende arteko multzoa okupatzen dituzten Notre-Dame-Des-Landes-ko zad-an ? Elikadura nahikoa izateko, bizitegiak muntatzeko, laneko eta bestelako mekanikeria antolatzeko, bizia taldean igaiteko bai eta espazio pertsonalen zaintzeko, elgarren arteko konfliktoen konpontzeko, … bakotxaren askatasunaren errespetua bermatuz, solasa eta elearen lehentasuna gorenean ezarriz, merkatutik egin ahala kanpo izatea bilatuz, etortzen diren guzieri atea irekiz eta berak horgo lurrean errotzeko asmoz, … utopia pragamatiko bat eraikiz desberdinen artean.
Hona ze entseatzen den argitzera Iñaki Etxeleku liburuan agertzen diren lekukotasunak gurera ekarriz.
Ezin komenta gehio.