Joan den azaroaren 1ean, Maialen Lujanbio eta Jon Maiak sekulako bertso-afaria eskaini zaukuten.
7tan ginuen hitzordua, Pinkenian. “Hotel de la Paix” kanpotiarrentzat. Apeitifa hasi ginuen, berantiarren goaitatzeko, ta «gibeleko» salarat pasatzen ginen, hortik aski fite. Hurbildu ginen 80 jendeentzat, dekorrak berak, aurreikusten zuen gaualdi goxoa.
Untsa afaldu, patxaran pare bat edan, giroa ja berotua zen saioa hasteko. Xan-ek ere, ofiziokoa zela erakutsi zuen, saioaren sarrerak, segitu baitzuen gure berotzen ta gaien originaltasun ta aniztasunak bere mitsa ekarri baitzuen gaualdiari. Publikoak ere, dudarik gabe, bere ekarpena eman zuen!! Adibide gisa, xiberotarrek untsa ezagutzen duten “lekuko hitzen” gaian, gizkeia hitzak piztu zuen gabadiar ta amenduztarren arteko pataskañoa.
Zer erran gero bertsoetaz?? Zailegia litaike, bat edo beste, multzotik ateratzea, hainbeste izan dira… Ta ez zaizte harrituko, aitortzen badauzuet, kristoren bertso saioa izan dela. Saioaren 2 orenak (eta pixka bat geihago ere) vristez pasatu dira, ta pariatzen dut nor nahirekin, jende bat ere ez, ez dela enoatu! Gaualdi paregabea, urte oroz errepikatuko dena agian…
Saioaren audioa, bere osotasunean juntaturik atxemanen duzue. Goza ezazue…
Ezin komenta gehio.