Amikuzeko ikastolako haurrak bi sarirekin sartu dira, joan den ekainaren 13an jokatzen zen Haur Kantu Xapelketako finalatik. Bilbon iragan den lehiaketako 6-11 urte arteko taldeetan lehen sailkatu dira eta sorkuntzaren saria eraman dute ere.
« Euskal oihua » kantua gogotik eman dute gure Amikuztarrek, Mixel Thikoipe gitarran, berak duelarik kantua ondu hitz eta aire, eta Serge Labescau flautan zirelarik.
Biba zuek Abenttin, Ainara, Alaia, Julen, Laida, Lorea, Mikele, Sara, Xole, Alaia, Aines, Eztitxu, Laida, Maialen, Mailen, Nahia, Eztitxu eta Oihana !!
Aitama eta anderenoek bidaia egina zuten ere Bizkaiko hiri nagusirat. Bilbotik sartu gira denak burua oroitzapenez beterik !
Iparraldera jin dira beste sari batzu hala nola Naia Bouzoutek (lehen saria 6-11 urte arteko bakarlarietan), Marie eta Kattin Urrutyk (lehen saria 6-11 urte arteko bikoteetan) eta Mattin Lerissak (3. saria 11-15 urte arteko bakarlarietan) irabazi dituztenak.
Mixel Thikoipek eginak zituen kantuaren hitzak eta aireak. Huna hemen :
Euskal oihua
…
Gure eremuetan barna
Euskal hitza dago hedatua
Mendez mende helarazia
Sortuz batetik bestera
Euskaraz kantatzeko enbeia
Euskaraz bizitzeko gogoa
Euskal hitza dago hedatua
Mendez mende helarazia
Sortuz batetik bestera
Euskaraz kantatzeko enbeia
Euskaraz bizitzeko gogoa
…
Euskaraz bizi nahi dugu
Euskal hitza maite baitugu
Euskaraz bizi nahi dugu
Betidanik hola gira hazitu
Euskal hitza maite baitugu
Euskaraz bizi nahi dugu
Betidanik hola gira hazitu
…
Gora mintzatuz goatzila
Gure elea zuzena baita
Hitzak ditugu bihotzean
Entzun araz guzietan
Ahalge eta dolu gabean
Euskara ixildu ezinean
Gure elea zuzena baita
Hitzak ditugu bihotzean
Entzun araz guzietan
Ahalge eta dolu gabean
Euskara ixildu ezinean
…
Erdara ikastea bada
Gaurko gizakietan beharra
Horregatik ez dezagula
Baztertu gure mintzaira
Dakitenek irakas jakina
Ez dakitenek ikasi eta
Gaurko gizakietan beharra
Horregatik ez dezagula
Baztertu gure mintzaira
Dakitenek irakas jakina
Ez dakitenek ikasi eta
…
Alde guzitan dugu entzun
Euskal hitzez girela ahaldun
Altxor hori atxik dezagun
Deiadarra da ezagun
Zatozte denak euskara lagun
Gure mintzaira zabal dezagun
Euskal hitzez girela ahaldun
Altxor hori atxik dezagun
Deiadarra da ezagun
Zatozte denak euskara lagun
Gure mintzaira zabal dezagun
…
Euskaraz …
…
Amikuzeko Ikastolako haurren ideietarik
Doinu hitzak : Mixel Thikoipe
2015eko martxoaren 18an
Doinu hitzak : Mixel Thikoipe
2015eko martxoaren 18an
Ezin komenta gehio.