Iragan abenduaren 4an, ostiral arratsean, St Jayme trinketa bete-betea zen Amikuzeko ikastolak antolatua zuen pilota gaualdiarentzat.
Lehen partidarentzat, Amikuzeko Telletxea eta Mendiburuk Oztibarreko Lascor eta Lucu desafiatu dituzte. Lekuko pilotari trebe hauek giroa berotu dute, partida ederra eskainiz.
Ondoko partidarentzat hor ginituen Iparraldeko pilotari puntako eta famatuak : Peio Larralde, Antton Amulet, Yves Xala eta Bixintxo Bilbao. Hastapenean jin beharra zen Ducassou-k bere presentzia ezeztatu behar izan du, Amikuzeko Antton Amulet-ek ordezkatu du.
Gaitzeko giroa zen Donapaleuko trinketan ! Pilotarariek joko ederra erakusti dute, publikoa aho-zabalik atxikiz, burutik buru. Larralde/Amuletek partida eraman dute Xala/Bilbaoren kontra, 40-37. Biba hauek ! Jendea loriatu da.
Gaualdiak segitu du goxoki, ikastolako aitamek egin taloak eta baso baten inguruan.
Bestaldi bat arte…
Ezin komenta gehio.