ZABALIK elkarteak bi hitzaldietan parte hartu du azaro honetan. Etxetiargoaz arizan zen J Claude Mailharin Gamue Bordako ezkaratzean, 70 bat pertsonen aitzinean. Sekulako tenpesta egiten zuen kanpoan, baina jendeak sobera interes bazuen etxen egoiteko dudarik gabe. Zinezko jakin-mina ezagutu dugu hor, Amikuzeko historia hurbila bezain ahantziarendako. Estatistikak ukan ditugu, xinaurri lanaren ondorioz J Claudek bilduak, baina ere bizimolde dorpe eta onartezinaren herexak segitu, hezur-haragiek pairatuak urte luzez, urte luzeegiez. Eta alabaina, hitz-erdika bada ere, ageri da iragan horrek oraino ere bere ondorioak dituela gaurko jendeetan. Hizkuntzaren desagerpena eta bere iraganaren ahalgea horietarik direlarik. Milesker Amikuzeko Laminak, Gamueko jauregiko elkartea eta Aiziritze Gamue Zohaztiko herriko etxeari, goizaldi aberats hori antolaturik.
Hitzaldi hau herriz-herri ibiltzeko gai da. Ea zoinek antolatzen duen ondokoa !
Azkenik, Benat Laxagueri hitza eman genion mediatekan, berak egin lanaren aurkezteko. « Euskara ikasten dut – J’apprends le basque » liburua ondua du, bere erranetan, euskararik batere ez dakitenek, lotgia zerbait izaiteko hizkuntzan sartzeko, frantsesetik abiatuz eta euskararen sekretuetan barna aitzinatzeko polliki-polliki. Bildu jendeak preziatu zuen Benaten hitzaldia, eta euskaradun zenbaitek aitortu zioten berek ere ainitz ikasi zutela hizkuntzaren muntadurari buruz.
Bi hitzaldiak euskaraz egin ziren, eta entzule batzuk itzulpen sistima automatikoaren bidez jarraiki ahal izan zuten. Molde hortan, euskaldunek beren hizkuntza jarraitzen ahal dute, eta ez dakitenek, dena ulertzeaz bestalde, euskarari usatzen dute beren beharria, ez baita guti hori ere !
Orain, Otsail ostegunen beha egonen gira. Ari omen dira prestatzen…
Ezin komenta gehio.