KORRIKA jiten baita ixtantean, zintzurren berotzeko, ZABALIK elkarteak kantu-baskari bat antolatzen du martxoaren 26an, igande eguerdiarekin Donapaleuko Pinkenia ostatuan (Hotel de la Paix delakoan). Aperitifatik haste kantuz aritzen ahalko gira, oren batean baskaiteko. Menua 22€ tan: sartzea, plata, gasna, deserta, pinta arno 1/4 bat, kafia.
Baskaltiarrek hautatuko dituzte kantuak zerrenda batean, eta bi pantaila handietan segitzen ahalko ditugu kantuen hitzak (ez dazkitenentzat aiseria guzia eskainia izanen da ikusten duzuen bezala).
Zatozte gustian Euskal Herriko kantu ezagunen kantatzera, zatozte gustian Amikuzeko kantuen ikastera.
Lekuak mugatuak baitira, izenak eman aintzinetik 06 84 17 31 40 edo zabalikelkartea@gmail.com.
Aratsaldez, bertan baskaldu ez direneri ere idekia izanen da.
Ez badakizue ere, hona nola igaiten den kantu baskari bat. Jendea biltzen da multxoan leku batean, aperitifa edaten dute. Hor deia batzu kantuz hasten dira. Berotuz-berotuz joaiten da giroa eta denak kantuz ari dira memento baten burian. Mahairat pasatu eta, bada beti bat kantu baten abiatzeko. Platak pasatzen dira, baina sekula ez dute denek betan jaten, beti norbait kantuz ari baita. Azkenekotz, kantua kantuaren gainen, ez da gehiago edatearen beharrik ere mozkortzeko… Astiria jina da nehor ohartu gabe, eta oraino kantuak kantua jarraitzen du ! Sekulako adrenalina uholdea ixuri da 6 edo 8 orenez, denak sekulako forman itzultzen dira etxera, eta nork daki, oraino kantuz ari dira bakotxa beren etxeetan…
Ez hutsegin terapia guziak balio dituen joko hau, jin eguerdiko Pinkenerat, pantailetan lerrokatuko dira kantuen hitzak, zuek ez okupa, bakarrik kanta !
Ezin komenta gehio.