Joan den ekainaren 11ko egunaldiak arrakasta pollita bildu du, antolatzaile ziren Ikastola eta Zabalik elkartea pozteko gisan. Goiz-goizik Behaskaneko lakuaren inguruak harrotzen hasiak ziren, eta txirrindulaz ala oinez, multxo ttipika ala bakarka, jendea abiatzen zen kolorezko xingoleri segi, mota bakoitzak ibilbide luze edo laburragoa, errexa edo zailagoa markatzen baitzuen, Lohitzune eta Domintxineko « kaskoetan » gaindi. Bide erdi, askaria hartzeko manera aurkitu zuten denek, hori ere kirolaren parte baita alabaina. Gisa hortan, 80 txirrindulari eta 105 oinezkakoek parte hartu zuten. Goiz undarrera, haurrendako zoin-gehiagoka ttipi batzu antolatuak ziren lakuaren inguruan, gehituak ostatuan eta talo jaten artzeko artetik.
Ohartzen gira, emeki-emeki, gertakari hunek bere manera atzemaiten ari duela, eta jendea ere urtetik-urtera lasaiki egoiten dela ondotik kalakan eta goxatzen.
Huna haurren lehiaketen emaitzak :
2005-2007 artekoetan :
- mutikoetan : Xabi Castege – Mikel Hiraboure
- nesketan : Argitxu Arburua – Kattin Fourcade
- mistoan : Anaïs Récalde – Patxi Barteborde
2002-2004 artekoetan :
- mutikoetan : Iban Iceaga – Bastien Brisé
- nesketan : Idoia Iceaga – Emma Vignau
Antolatzaileek laguntzaile izan dituzten enpresak eskertzen dituzte, horien artean Oihanburu eta Etxegintzakoak bereziki.
Ondoko urtera arte, dudarik gabe.
Ezin komenta gehio.