Burraso talde gazte batek azken urteetan indar emaiten ari da Amikuzen aisialdi zentro euskaldun bat ireki dezan euskal elkargoak. Hautetsiekin bildu, zerbitzu teknikoekin bilanak egin, azken bi urteetan abiatu da esperientzia bat neurri ttipian.
Amikuzen bi zentro badira : bat Donapaleun eta bestea Arrutan. Orain erronka da euskarazko kopuruak goiti joan diten eta bi zentroetarik batek osoki euskaraz funtziona dezan. Hori ez badugu lortzen, zentro elebidunak izaten dira ofizialki, eta funtzionalki denbora gehiena (ez bada osoa) frantsesez moldatzen dira.
Haurren euskalduntzea ez du eskolak bakarrik egiten ahal, hortako da garantzizkoa euskarazko aisialdiak bizi ditzaten eskolatik kanpo ere, harreman informaletan, emozio eta bizipen partekatuetan hizkuntzak bere tokia izan dezan.
Bi manera badira xede hunen azkartzeko :
- udalekuetako animatzaile izaiten ahal bazira, emazu zure izena Euskal elkargoan Amikuzeko aisialdi zentro euskaldunean lan egiteko uda huntan
- burraso gazte bazira, zure haurrak emazkitzu Amikuzeko aisialdi zentro euskaldunean.
Denen artean irabaziko dugu erronka hau.
Ezin komenta gehio.