Baga: Prefeta espantuka arizana da auzapez guzieri idatziz, euskararentzat sekulako diruak xahutzen dituela estatuak (ez du erran frantses hutsarentzat zenbat egiten dituen parean, alabaina euskarari ez doatzin buxet guziak harentzat dira!)
Biga: 60 hautetsik erantzun diote frantses estatuak « linguizidio » bat obratzen ari zuela gurekin, gu eta gure hizkuntzarekin.
Higa: Prefeta « gutun politiko » horrek gaitzitu du, eta erran du « linguizidioa aipatzea bera, errepublikaren baloreen kontra joaitea da ».
Laga: EEPk 2050eko biztanleen %30a euskal hiztunetara heltzeko – minimoma dena nahi badugu gero euskaldun bat izan gure lurraldean – karkulatu zuen 4 instituzioek 650000 €z emendatu behar zutela beren urteroko parte hartzea (Estatua, Eskualdea, Departamendua eta Elkargoa). Estatuak berehala 100000 € emanen zituela erran zuen. Prefeta kontent da eta harro delibero horrekin.
Boga: Joan den astean, Ministerioan ziren EEP eta hemengo hautetsien ordezkaritza bat. Baxoan matematikak euskaraz eginen zirela uste zen. Eta ez, ez oraino, goizegi da ! Berantago agian !
Sega: Hautetsien ordezkaritzak positibo kausitu dute emaitza, urte baten buruan zerbait izanen zela (agian!). Seaskak eta euskaraz bizi nahi dutenek ez !
Zai: Manifestatzeko aski arrazoin badugu, hori gabe sudurrera irri egiten baitaukute. Iduri luke denetan tinkatzen eta gibelatzen ari direla – kasu, beti alde direla erranez -. Testatzen gaituzte ! Orain guri da testa beste sentsura egitea…
Baionan, urtarrilaren 24an, 13:00tan, Xaho kaian.
Erantzun dezagun Seaskaren deiari :
«Euskaltzaleak, familiak, herritarrak eta hautetsiak desadostasuna adieraztera gomitatzen ditugu».

Ezin komenta gehio.