Buruilaren 23an, astezken astiriko 7etan, Donapaleuko gela berdean.
2021eko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzek eta euskarak jasaten dituen erasoek kezkaturik, Euskal Konfederazioak gogoeta bat abiatu du, euskararen aldeko hizkuntza politika publikoetan pisu handiagoa izateko nola egin ikusteko.
Gogoeta horren ondorioz, Euskal Konfederazioa – Norabide berriak txostena atera zen, eta Euskal Konfederazioko kideek urte hasieran eginiko Ezohiko Biltzar Nagusian onartu zuten. Biltzar berean, heldu den azaroaren 21ean Baionan euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazio handi bat egiteko printzipioa ere aho batez onartu zen.
Norabide berri horiek eta «Euskararen garaia da – Notre choix l’euskara» manifestazioa aurkezteko, Euskal Konfederazioak bilkura publiko ziklo bat antolatzen du ipar Euskal Herri osoan zehar.
Zure eskualdeko bilkura iraganen da:
Eguna : Irailaren 23an, asteazkena
Ordua : 19.00etan
Tokia : Donapaleuko Herriko etxeko gela berdean
Bilkura denei idekia da : euskararen alde lanean ari diren elkarteei, kultura- eta kirol-elkarteei zein bestelako elkarteei, baita euskaltzale guztiei ere, euskaldunak izan ala ez.
Bilkura honetan, egitasmoa aurkeztu, norabide berri horien inguruan elkarrekin eztabaidatu eta azaroaren 21eko mobilizazioa elkarrekin prestatzeko aukera izanen dugu.
Elkarrekin solastatzeko parada izanen dugulakoan, laster arte!
Euskal Konfederazioa
Ezin komenta gehio.