Jon Urzelaik joan den urtean argitaratu zuen liburu hau, « Su festak », zeinetan aipatzen dituen euskal musika ekimenen bilakaera. Haiei kritika bat eginez, gizarte kontsumoari egiten dio kritika ere bai. Hona hemen liburuaren laburpena:
- Musika jaialdiek Euskal Herrian eta beste lurraldetan izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak. Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifikazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa… «Marka bat eraiki nahi da, ez herri bat», ohartarazi du. Harekin, baina, gogo kolektibo garaikidea taupaka non den ere bistaratu du, non ari den tradizioa berritzen, non komunitatea bere burua berrimajinatzen. Oro ez baita erre usaina oraino..
Bere liburuaren hainbat partetan aipatzen du EHZ, bere izaera eta indarra(k). Orduan, heldu den asteazkenean, jinaraziko dugu bere liburutik abiatuz galdera horiei erantzuteko:
- Nola kokatzen da EHZ Euskal Herriko eta beste lurraldeetako festibalen artean? Zerk osa lezake festibalaren alternatiba? Nolako eta zertarako festibala antolatu nahi dugu?
Helburua da Amikuztarrek eta laguntzaileek parte hartzea eta festibalarekiko hausnarketak ateratzea. 

Bistan dena, kurios eta interesatu oro gomit dira ere 

EHZren ondoko hitzorduak Arberatzen :
- Xitxuketa eguna : ekainaren 14an, ibiakoitzez (komunen, dekoratuen eta pusken antolaketa)
- Muntaketa egunak, ekainaren 18a, astezkenetik aitzina, egunero festibala abiatu arte
- Festibala : ekainaren 27tik 29ra
- Desmuntaketa : ekainaren 30etik uztailaren 4a arte.
Ezin komenta gehio.