2016 huntako Urriaren 14an, ostirale arratseko 8ak 30etan, Donapaleuko zine-konplexan, Egunkariaren sortze abenturaren mirakuilua kondatzen duen dokumentala ikusiko da. Emanaldi hortara, dokumentalaren sortzaileetarik ere hurbilduko da, ondotik publikoarekin solasaldi bat izaiteko.
Euskaldunon egunkaria, bortizkeri artean eta zuzenkontra hetsia izan zen sortu eta 13 urteren buruan. Denek dakigu hori. Hemen gaia ez da hori, nola sortu zen, nolako ilusioekin abiatu ziren abiatu zutenek, zenbatetaraino ahal guti eta gogo handiarekin kausitu zen pario hori. Oraindik ere bere fruituak emaiten ditu egungo egunean, gure hizkuntza nazio mailako eremuan kokatzeko urrats garantzitsua izan baita dudarik gabe, hizkuntza batuaren adostea edo ikastolen hedatzea izan den bezala.
Ostirale arte.
Argitze elkarteak eta Zabalik-ek antolatua Baxenabarreko euskararen urtaroaren baitan.
Ezin komenta gehio.