Amikuzeko gau eskolako bigarren mailako ikasleek ateraldi bat egin dute Soihartzeraino, zangoak eta ber denboran mihiak zalutzeko. Itzulitik landa, testo hau moldatu dute denen artean. Biba zuek eta konda irakurle guzien gainen zuen aprendizgoan laguntzeko !
« Erauntsi gaichtoetarik
Begira gaitzatzu Yauna
——– + —————- + ———
Othoitz egizu guretzat
Ama Virgina »
Pasa den ostiralean, martxoaren 14ean, Frantxixkanoen etxearen aintzinean, bederatziak eta erditan hitzordu bat bagenuen.
Eguzkiaz baliatzeko, Soihartzeko kaperara joaitea erabaki genuen.
Marik gonbidatu gintuen bere etxera kafearen edatera eta gero abiapuntura joan ginen autoz.
Zazpi ikasle ginen eta Bixente, gure irakaslea, gurekin zen.
Igaiten genuen bidea patartsua eta harritsua zen.
Denbora ederra eta beroa zen.
Mendi tontorrean Soiartzeko Kapera han zegoen.
Han zen norabide mahainetik, Bixentek mendi eta herriak erakutsi zauzkigun.
Ibarrean Haranbeltzeko kapera ikusi ahal izan genuen ere.
Bista ederra zen bainan lainotsua zen. Mendiko suak hasiak dira.
Kaperaren ondoan, pausa bat egin genuen. Madoren bixkotxa jan genuen, kafea eta sagar jusa edan genituen.
Txori ainitz ikusi genuen: saiak, sai xuriak, miruak, busakoak, beleak eta abar.
Sai xuriak negua Afrika tropikalean iragaiten du eta martxoaren hastapenean heltzen da Euskal Herrira. Xiberoan “behibideko andere xuria” deitzen omen dute.
Lore batzu ere ikusi genituen: gorostiak, oteak, elorri xuriak….
Bainan itzultzeko tenorea zen. Berriz ere, Mariren etxean, aperitifa edan genuen.
Zer egun polita zen!
Amikuzeko Gau Eskolako A2-2 maila
Mari
Pierino
Mado
Filipe
Olivia
Filipe
Kati
Sébastien
Mylène
Ezin komenta gehio.