Amikuzeko Ikastolak bere 50urteak ospatzen segitzen du.
Nola ez? Ikastola eta euskara, kantuari hertsiki lotuak dira betidanik. Izan sustengu kantaldi, haurren urte hondarreko ikusgarri, edo beste edozer besta, kantuz bizitzeko ohitura dugu.
50 urteentzat beraz, Ikastolaren ibilbidea barnetik edo hurbiletik, segitu duten kantarier gomita luzatu diegu, lagunen kantaldian parte hartzeko.
Hitzordua kantaldi paregabe hunendako, Urriaren 24an, Igande arratsaldez, 4etan.
Kantatzen duen herria, ez da nehoiz hilen !
Aguxtin Alkhat, Trauca Sègas, Ergi Familia, Pil Pil, Jean Mixel Etxegarai eta Extebe Sallato, Lümendi, Kilika, Ikastolako haur eta burasoak.
Sartzea : 10 €
Ondotik Talo eta trago.
Ezin komenta gehio.