DONAPALEUN FRANTXIXKANOAK
BIZINAHIAREN LORATZE ETA DESEGITE BATEN IXTORIOA
Mende bat eta erdiz frantxixkanoak izan dira Donapaleun. Ezin uka paisaia markatu dutela.
Bereziki joan den mende erditik goiti, gure eskualdean ere jendartea borborka ari zen, libertate gose eta gauza publikoa bere esku hartu nahia zuen gazteria batekin. Frantxixkanoen komentua mugimendu guzieri idekia izan da, izan mugimendu sozial, sindikal, zibil, politiko ala kulkturaleri, nehor baztertu gabe, herri huni biziberritze bat eman nahi zuten ber. Fraileek ere parte hartu dute langintza bizitore hortan, izan klerikalismoaren hierarkiak ezabatuz, izan gogoeta espiritual taldeak animatuz (Gizona gizon, Justice et paix, Amnesty, …) izan kultur lanean parte hartuz (euskara edo bertso erakaskuntzan, poesia sorkuntzan, …), Herriz herri astekaria aterbetuz, eta beste…
Etxe horrek ateak idekiak zituen, etxegabe eta ibiltarieri, emazte joak ala etxetik kanpo ziren gazteeri, beilarieri,…, gaueko aterbea eta janaria eskainiz.
20. mende hastapenean, fraileak gutitu zirenean, etxea zerratzeko indarrak batu ziren, alde batetik kongregazio buruak eta bestetik Donapaleuko orduko herriko etxekoak. Komentua hutsik erosten du herriak, fraile eta laikoen arteko Zabalik elkartea jokoz kanpo ezarriz bidegabeki, berak egin etxeko obrak eta moldatu harrera saila esku bizkarraz estaliz.
Urriaren 25ean, arratsaldeko 3etarik aitzina, ARANTZAZU dokumentala proiektatzearekin batera, garai eta bizipen horien lekukotasunak ekarriko dizkigute orduko protagonistek. Parada polltia gure eskualdea moldatu duten gertakarien ezagutzeko, gaurko panorama ez baitzitaken ezagutzen duguna izan, gune hori ez balitz den bezalakoa izan.
Ezin komenta gehio.