Arrasate ingurua ikaratu da bortizki azken urtean. FAGOR ETXETRESNAK koperatibak faillita egin ondoan, 2000 patzuerrek lana galdu
dute bat-batean. Mondragon taldeko 110 koperatibetan, Euskal Herrian berean 35000 partzuer kondatzen dira. Lanean, aise gehiago dira, munduan gaindi dituzten filiala guziak kondatuz. Langile kooperatiba hauen sortze eta haztearen historia azken 50 urteetan gertatzen da, eta mota guzietako alorretan sortu dira, zerbitzu, komertzio, … eta industrian FAGORren gisa.
Zer gertatu da ? Nolaz hortaratu dira ? Kooperatiben sistima ote da hobendun, ala berak du ahalbideratu krisi latz baten
ondorioen eztitzea ? Denetarik entzun izan da, eta iduritu zaigu sistima barnetik ezagutzen duten bi amikuztarrek beren lekukotasuna ekarriz, azken 50 urteetan loratu den mirakuilutxo horren eta gaurko krisiaren gako zonbaiten ulertzen laguntzen ahalko gintuela.
Rene HARLUXET Bithindarra LKS kooperatibako arduradun teknologikoa da eta Ximun LACROIX Behauztarra Mondragon Assembly kooperatian proiektu eremaile lanetan ari da. Bi belaunaldi desberdinetakoak izanki, bi kooperatiba desberdinetan, baina ber taldean (MCC taldea) bakotxak bere lekutik nola ikusten eta bizitzen dituzten gertakari horiek bai eta beren partzuer kondizionea esplikatuko daukute.
2014/02/16
Ezin komenta gehio.