Bilkura Publikoa, Maiatzaren 9an, arratseko 8ak 30etan, DONAPALEUko Zerbitzuguneko gibeleko gelan :
Euskaraz besta egin nahi dut egitasmoaren aurkezpena.
ZABALIK elkartetik euskara eta besta uztartzeko kanpaina bat aurkeztu nahi dizuegu: Euskaraz besta egin nahi dut. KONTSEILUA erakundeak Ipar Euskal Herrian hedatuko duen
kanpaina Amikuzeko herrietan plantan ezartzeko proposamena da.
Herritar guziek dugu parte hartzen bestetan, lagunekin edo familiarekin, kantaldian edo pilota partidan, eta zergatik ez euskaraz? Herriko bestak baliatu nahi ditugu euskara ikusi eta entzuteko, euskaraz dantzatzeko, kantatzeko, mintzatzeko, irri egiteko, goxatzeko... euskaraz ongi pasa daitekeela adierazteko!
Besta komiteak dira kultur eta besta ekintza antolatzaile nagusiak, horregatik gomitatzen zaituztegu, Amikuzeko besta komite guziak, maiatzaren 9an 20:30etan zerbitzuguneko gelan iraganen den bilkurara, bestetan euskararen
presentzia handitzea helburu duen egitasmoa aurkezteko.
Bertan ikusiko girelakoan, onar itzazue gure agurrik bestazaleenak.
Ezin komenta gehio.