ZENDAKO IZENA EMAN EUSKARALDIAn ?
Euskaraz mintzatzeko fida zira ? edo euskaraz mintzatzen bazaizu ulertzen duzu ?
Orduan euskaraldiak proposatzen dituen bi roletarik bat hartzen ahal duzu.
Eta rolarekin konpromisioa hartzen duzu :
- ahobiziak 15 egunez ahal duen leku eta memento guzietan euskaraz eginen du, lehen harremana bederen,
- beharriprestak, bere txapa papoan, jakinarazten du euskaraz egiten ahal zaiola, bera ez bada fida ere beti euskaraz artzeko.
Zendako sino horiek guziak ?
Euskararen aldeko atxikimendua gorenean da garai hauetan. Egia da. Egia da ere, ez dela sekulan euskara hain guti entzun izan. Euskaldunak mutuak gira !
Helburua da atxikimendua gainditzea, eta erabilera bilakatzea. Hizkuntza ez da biziko ez bada erabiltzen. Ditugun ahalge eta politezia ustezko jokaera hilgarriak ez baditugu gainditzen, ez badugu adorerik aski girena giren bezala izaiteko, zendako bestek defendiatuko dute euskara ? Zendako burraso ez-euskaldunek haurrak euskara ikasten ezarriko dituzte ? Zendako jendea joanen da gau eskolara ?
Euskarak behar gaitu, eta behar dugu euskara, … erabiltzeko !
Orduan balia zite paradaz, emazu zure izena www.euskaraldia.eus webgunean, eta azaroaren 18an, zauri Donapaleuko merkatu estalira, 7etarik goiti, zure txaparen bila.
NOLA EMAN IZENA EUSKARALDIAn ?
Bi kasu :
- Joan den Euskaraldian izena eman zinuen : imeil bat ukanen duzu , berriz engaiatzera gomitatuko zaituena. Aski dituzu instrukzioak jarraitzea.
- Lehen aldikotz nahi duzu izena eman : jo ezazu euskaraldia.eus webgunera, eta proposatua den bidea jarrai ezazu
Arigune izan zinteke ere :
Zure enpresan, elkartean, edo beste edozoin erakundetan, prest zirezte talde gisa euskaraldian engaiatzeko : erran nahi batzu Beharriprest beste batzu Ahobizi, denak ez bazirezte ere, prest zirezte zuen artean 15 egunez erabilera bultzatzeko, batzu mintzatuz, besteak behatuz.
Urriaren 31 arte duzue euskaraldia.eus webgunera jotzeko eta Arigune bezala zuen izena emaiteko.
EUSKARALDIAREN ABIATZE PESTA ETA TXAPEN BANAKETA
Azaroaren 18an, ostirale astiriko 7etarik 11ak arte, Donapaleuko merkatu estalian igurikatua zira :
- Ahobizi eta Belarriprest txapak orduan banatuko dira,
- musika, dantza, kantu, margo, tindu, talo, xingar eta edateko izanen dira nasaiki.
Abia dezagun sozial ariketa erraldoia omore onean, 15 egunez segitzeko ber garrarekin, eta nork daki ? ondotik hala hala segitzeko gogorik hoberenean !
Gure bizitzak euskaraz tinda ditzagun nasaiki …
ANIMAZIOAK EUSKARALDI DENBORAN
– 11/18an, Euskaraldia abiatzeko pesta Donapaleuko merkatu estalian, astiriko 7etarik 11ak arte
- 11/23 astezken egun guzian, mediatekan ikastolaren 50 urteen dokumentala buklean mediatekan
- 11/25ean, euskaraldiaren karabana Donapaleuko merkatuan
- 11/25ean, ikastolako burrasoen iniziazio tailerra eguneroko elkarrizketetan trebatzeko, 6ak30etan
- 11/25ean, Ganbeta ostatuan, Karaoke gaualdia, Donapaleuko herriko etxeak antolaturik
- 11/26 goizean, ikastolako 50 urteen dokumentala eta liburuaren aurkezpena mediatekan
- 11/29an, 6ak30etan, gela berdean, diktaketa publikoa Donapaleuko herriko etxeak antolaturik
- 12/02a, 7etan Donapaleuko Touzaa etxean, Zabaliken biltzar nagusiaren ondotik, Euskaraldiaren bukaerako aperitifa.
ABIATZE PESTA KAUSITUA
Joan den ostiralean, Euskaraldia abiatzeko pestatxo bat muntatu zuten Amikuzeko batzorde antolatzaileak.
Batzorde hortan bildu gira Zabalik elkartearen inguruan, ikastola, gau eskola, gaztetxea, eta hainbat norbanako eskukaldi bat eman dutenak.
Bakotxa bere Ahobizi edo Beharriprest txaparen bila jiteko estakuruz antolatua zen pesta. Horrara eta, taloak bero-bero, edatekoa fresko-fresko eta animazio zerrenda aurkitu zuten, hortik iragan ziren 200 bat lagunek.
Txalapartaren ttakun-ttakun-ek abiarazi zuten zeremonia, bertsulariek agurra egin, hitzaldiak gero (ikus webgunean), eta mutxikoak dantzatu aitzin, 4 kantu eman genituen denek batera.
Eskertzekoak dira hor parte hartu duten denak, musikari, bertsulari, laneko zirenak ostatuan eta taloetan, bai eta partaide guziak, biziki xinpleki eta giro lasaian joan baitzen dena.
Denen arteko elkarlanaren beharra badu gure xedeak, eta ikusten dugu bere fruituak ekartzen dituela, emeki bada emeki, baina den gutienez arraiki !
AMIKUZEN EUSKARALDIA zenbakitan
Ariguneak : 35
Izena eman duten norbanakoak : 143
Ezin komenta gehio.