Buruilaren 15ko igande goiz huntan, egunkaria erosteko bidean, pilota plazan gelditu baldin bazirezte, hamar bat pilotariren ikusteko parada ukan duzue: 5 Bizkaitarrak eta 5 Amikuztarrak. Usaian ez bezala, pilota plazaren kontra jo beharrean, Bota Luze partida huntan, pilotariak elgarri so pilota pasaka arizan zauzkigu.
Bota Luze jokoa ezagutzen ez dutenek minutu batzuk beharko dituzte jokoaren arauen berenganatzeko, baina Amikuztarren eta Bizkaitarren terreino gaineko mugimendua ikusita, fite ulertuko dute.
Kintze, arraia, jokoa,…, oren bat hamarreko partida iraganik, zonbait izerdi botaturik eta pilotari batzuek beren gorputza lurrera botaturik pilota jo nahian, Bizkaitarrek garaipena lortzen dute 6 – 4, beren gisan hobetzen ari diren tokiko Amikuztarren aurka.
Badu 4 urte Euskal Herriko Bota Luze txapelketa egiten dela. Lehen urtean Gipuzkoarrek txapela irabazi zuten, azken bi urteetan Bizkaitarrak garaitezinak direlarik.
Aurtengo txapelketan 3 ekipako bi multzo atzemaiten ditugu :
- Lehen multzoan : Oihartzun (Gipuzkoa 1), Amikuze (Iparralde 1), Bizkaia
- Bigarren multzoan : Larraul (Gipuzkoa 2), Itsasu (Iparralde 2), Senpere (Iparralde 3).
Lehen, Nafartar talde batek ere txapelketan parte hartu zuen, baina aurten ez dago.
Bakoitzak bi partida jokaturik, Urriaren 19an edo 26an finalerdiak iraganen dituzte. Ondotik, finalak Berriz herrian (Bizkaia) izanen dira.
Azkartzen diren gure Amikuztarrak indarrean ditugula senditzen dugu, ea lortzen duten helduden ostiralean Oihartzunekoen kontra partida on baten egitea eta finalerdietara joaitea!
Ondotik, Europear txapelketa ba omen da, italiar, belgikar, frantses, valenciar eta holandes pilotariekin!
Bide luze bat opa diogu Bota luzeri ! eta Amikuztarreri…
(hor iduri du pilota galdu dutela…;o)
NB : gauza guziek zerbaitako balio baitute, holako ekimenekin ikusten dugu Euskal Herria gaur aho beteka baliatzen den Pays Basque baino zerbait hedatuagoa dela (irekidura alo!).
Ezin komenta gehio.