8o jende hurbildu ginen Arberatzeko gela berotura. Aperitifa fresko zonbaitzu ; lekuko sukaldari gazteak (xefa haundienen pare), lekuko mozkinekin prestatu afari goxoa (eskerrak ekoizleer ere) ; eta bi orduko bertsoaldi bero bezain bikaina (debru zaharrak harturik zen gure parea)!!! Hara zein izan diren gaualdi bero baten pasatzeko osagaiak!!!
Hor ez zineztenentzat, aperitifa ta bazkaria ezin eskaini, bertsoaldiaren zati bat eskaintzen dautzuegu hementxe…
Hor gaindi, gai batek dio : « Xapelketetan, kartzelako gaian, bertsuen artean ixiltasun luzeak direlako, antolakuntzak musika tarteak ezarri ditu aurten, entzulea aspertu ez dadin. Sustrai, bertsularia da, bere bertsuak ezin asmatuz ari, Andoni musikaria, haren saihetsean jo eta jo ari dena Sustraiek keinu egin artean. » Eta bat-batean delirio batean sartu zen Andoni, eta sartu ginen denak. Oren bat bost minutu eta bost segundutan duzue memento grazios hori, hemengo bideoan.
Eskerrak berriz ere, ekoizle eta sukaldarier, bistan dena, Andoni eta Sustrai-ri, eta hurbildu zirezten guzieri.
Bideoaren bigarren partea ikusteko, klikazazu hemen.
Ezin komenta gehio.