Aurten ere lau ostegun arratsez eginen ditugu. Hona programaren lehen jasta bat, xehetasunak jinen dira berantago :
– Otsailaren 5a : Ekonomiaren bertokiratzea eta lurraldearen gaintasuna…
EUSKOA moneta eta I-ENER energia ekoizte esperientzien ekarpena sail horietan
Hizlari : Xebax CHRISTY eta Patxi BERGARA EUSKOA eta I-ENER-en arduradunak
- Otsailaren 12an : Eritasuna jatekotik ? eta jatekotik senda baginte !
Paleodieta eta apiterapiaren esperientziaz espreatzen duen batenganik…
Hizlari : Pello ZUBIRIA , artritiko bat ez duena farma-industriaren kobaia izan nahi
- Otsailaren 19a : Zuzen kantatzea libreki kantatzea balitz ?
Ikasi, esperimentatu, eta sustut kantatzeko gaualdia !
Hizkantari : Marie HIRIGOIEN eta Pantxix BIDART (tesiagile eta kantariak)
– Otsailaren 26a : « Ataun of the dead » eta « Joxean’s hil eben » filmak
Bi « zonbi » eta « fantastic » film umoretsu, euskal herriko historian barna
Aurkezle : Beñat ITURRIOZ, Oskarbi SEIN eta Dabid LARRAÑAGA umorez ari diren zinegile, aktore, arkeologo, eta abar…
Ezin komenta gehio.