Urtoroz bezala, Santa Madalena asteburuz, herriko bestak ditugu Donapaleun. Euskaraz besta egiteko parada ukanen dugu aurten ere, horra besteak beste zer ekitalditan kurutzatzen ahalko giren…
Ostiralean usaiari jarraikiz, merkatu estalian, Muskuilu ta Lursagarrak jaten ahalko ditugu, giro ezin hobean, Amikuzeko Ikastolak prestaturik. Gaualdiak segituko du Aldaka Gaztetxean… Garazi aldetik, Euskal Herriko bira eginik, Diabolo Kiwi aldakan ikusteko ohorea ukanen dugu, eta berek dioten bezala Ongi Etorri Kiwi-ak !! Eta bukatzeko : Baionatik xuxenki heldu zauzku………………… The Very Small Orchestra talde mitikoa! Tragoa eskaintzen dut gaualdia dantzatu gabe pasatzen duenari!!
Ibiakoitzean, egitarau potoloa ere, eguerditan auzitegi karrikan, baskari partekatua proposatzen du Donapaleu Berria elkarteak ! Bakotxak zerbait ekar dezala, eta parteka dezagun mementu goxo hori, zentrorat hurbildu aintzin…
Aratsean Raggae euskalduna abere merkatu plazan !! Maule Muffin, ropopopopoi !! Xiberoots! Ezagutzen ez dutenentzat (omen zonbait gelditzen direla), azpian aintzin justu gisa, berriki egin duten kantuaren klipa, FlashBall.
Indar eta gogo pixka bat gelditzen bazauzue (egun hortarako espresuki jiten ahal zira ere ;)), igandean egun xoragarria! Baietz!! Gozo Gosen bigarren aldikotz bertso pintxo ! Tituluak dion bezala, pintxoak (onak) eta bertsoak (onak ere bai), edo alderantziz :). Eskukulako ekipak jaz Amets Arzallus-ekin kantatzeko xantza ukan bazuen, aurten berriz, xiberotar Kantiniersak gomitatu ditu. Joanes, Xan eta Johane bekan ikusten ditugu plazetan, beraz ez huts egin
Atsaldeak zentroan segituko du, kantu eta dantzan. Komiteak egitarau ederra proposatzen dauku.
– Alaiak
– Maddi Zubeldia
– Patxi ta Konpania
– Demode Quartet.
Hemen berean, demode quartet taldearen eskutik, Hertzainak talde famatuaren Aitormena kantauren bertsioa!! Zaude ziur, etzauzu dolutuko!
Besta on deneri, eta laster arte !
Ezin komenta gehio.